Zahar eta Gazte elkartea sortu dute Lanbide Heziketako erretiratuek

Eneko Azkarate 2016ko urt. 15a, 13:02

Lanbide Heziketan jardundako zortzi irakasle erretiratuk sortu dute Zahar eta Gazte elkartea. Bultzagileen artean daude Jose Mari Larrañaga eta Ina Larrañaga bergararrak, elkarteko lehendakari eta lehendakari ordea, hurrenez hurren. Biak ere, besteak beste, Bergarako Migel Altuna ikastetxeko zuzendari izandakoak. Lanbide Heziketan dihardutenei aholkularitza eskaini eta irakasle gazte hasi berriei laguntzea dute helburu. Atzo aurkeztu zuten Donostian, Jorge Arevalo Lanbide Heziketako sailburu ordearekin batera.

30 edo 40 urtez Lanbide Heziketan eskolak eman dituztenen esperientzia baliatu nahi dute elkartean, irakasle gazteei lagundu eta ikastetxeetako hainbat proiektutan aholkularitza eskaintzeko. Hala adierazi du Arevalok. Ekimena Eusko Jaurlaritzaren babesarekin abiatu dute.

Elkartearen jardunbidea gidatuko duten estatutuak ere onartu dituzte eta bazkide berrien bila dabiltza. "Erretiroak ematen duen aisialdiaren tarte bat Lanbide Heziketako zentroei laguntzera bideratzea da helburua", adierazi du Jose Mari Larrañaga elkarteko presidenteak. Batez ere, denbora asko eskatzen ez duten proiektu txikiekin bideratu nahi dute laguntasuna eta esperientzia, irakasle zein ikasleei laguntzeko.

Zahar eta Gazte elkarteko kideak Word Skills nazioarteko lehiaketetako entrenatzaileak izan daitezkeela adierazi dute; edota irakasle gazte hasi berrien tutoreak; edota eskolak amaitu berri, enpresa bat sortu nahi duten ikasleen aholkulariak…

Oraingoz, elkartea sortu berri, gizartean aurkezten dabiltza eta Lanbide Heziketako ikastetxeekin harremanetan jartzen hasi dira, gutun bidez, zein alor zehatzetan lagun dezaketen jakiteko eta informazioa jasotzeko, eskoletan azkenaldian zenbat ikasle erretiratu diren jakiteko, besteak beste.

Informazio gehiago, hemen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak