Victoriano Gallastegik hartu du senatari kargua

Atzo hartu zituzten Madrilen senatari aktak EAJk joan zen abenduaren 20an lortutako sei ordezkariek eta Eusko Legebiltzarraren izendapenez senatari den Jokin Bildarratzek. Zazpi ordezkari horien artean dago Victoriano Gallastegi, Bergarako alkate izandakoa. Euzko Abertzaleak EAJ-PNV Taldean ariko dira zazpiak, gaur ofizialki osatuko den Senatuan.

Espainiako Gorteetako bi ganberak osatuko dituzte gaur. Jokin Bildarratzez gain, Jose Maria Cazalis, Nerea Ahedo eta Maria Dolores Etxano izango dira Bizkaia ordezkatuz, eta Maria Eugenia Iparragirre, Imanol Querejeta eta Victoriano Gallastegi, Gipuzkoa ordezkatuz. Aurreko legealdian baino bi ordezkari gehiago izango ditu EAJk Madrileko senatuan.

Aurreko legealdian PPk "inposatu" zuen arrabola amaitu izana eta "politika eta akordioa nagusitu daitezela" espero du, "epe laburrean berriz ere hauteskundeak egoterik nahi ez badugu, behintzat" esan du Jokin Bildarratzek.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.