Bi zauritu, horietako bat larri, Aretxabaletan izandako auto istripuan

Xabier Urtzelai 2016ko urt. 6a, 20:09
Egoera honetan geratu da Seat Ibiza autoa.

Goizeko zortziak izateko minutu gutxi falta zirenean izan da auto istripua, GI-627 errepidean, Aretxabaletako saihesbidean. Noranzko ezberdinetan zihoazen bi autok egin dute talka, aurrez aurrekoa izan da kolpea, Seat Ibiza eta Citroen Xsara markako autoen artekoa, eta kolpearen ondorioz azken auto hori irauli egin da. Auto banatako gidariak harrapatuta geratu dira, eta suhiltzaileen laguntzaz atera behar izan dituzte. 

Euretako bat, 44 urteko aretxabaletarra, Gasteizko Santiago ospitalera eraman dute, hura zen-eta larrien zegoena. Beste zauritua, 58 urteko bergararra, Arrasateko ospitalean artatu dute. 

Citroen Xsara Picasso autoko sabaia moztu egin behar izan dute auto gidaria atera ahal izateko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak