Euskadi eta Maroko aurrez aurre gaur Iturripen

Xabier Urtzelai 2015ko abe. 29a, 14:46
Euskal selekzioko senior mailakoen erretratu bat. Argazkia: Naiz

Arrasate Eskubaloi Taldeak antolatuta –eta liga gorenetako atsedenaldia aprobetxatuta– Euskal selekzioko hainbat taldek hartuko dute parte gaur Iturripen jokatuko duten txapelketan. Arratsaldeko partidu nagusian, 20:45ean, Euskadi eta Maroko izango dira aurrez aurre. 

Ordu gutxi barru (17:00etan) hasiko dute Gabonetako Eskubaloi Txapelketa, Iturripen. Lehenengo partiduan emakumezkoen gazte mailako Euskadiko selekzioak Errotabarriren kontra jokatuko du –zilarrezko mailan dabiltza– eta ondoren izango da gazte mailako gizonezkoen partidua. Hor, 19:00etan hasita, Euskadi eta lehenengo mailako Tolosa izango dira zein baino zein gehiago.

Eta partidu nagusia 20:45ean jokatuko dute, senior mailako Euskadiren eta Marokoren artean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak