Mikel Biain: "Herri euskaldun bati esker daukagu udaletxe euskaldun bat; harro gaude jasotako Urrezko Bikain sariaz"

Eneko Azkarate 2015ko abe. 22a, 09:34
Oñatiko alkate Mikel Biain atzoko ekitaldian.

Oñatiko Udalak Bikain Urrezko ziurtagiria jaso du aurten. Atzo jaso zuen Mikel Biain Oñatiko alkateak Iñigo Urkullu lehendakariaren eskutik, Gasteizen, Europa jauregian, egin zen ekitaldian. Oñatiko Udalaz gain, Urrezko Bikain ziurtagiria jaso dute Laboral Kutxa-Urruneko Bankak eta Mondragon Assembly kooperatibak ere. Eta zilarrezkoa, berriz, Bergarako Soraluce kooperatibak. Guztira 65 erakunde saritu zituzten atzoko ekitaldian. Ana Oregi Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburua eta Patxi Baztarrika Hizkuntza Politikarako sailburu ordea ere izan ziren sari banaketa ekitaldian.

"Oñatiko Udalan izenean alkateak jasoko du sari edo errekonozimendu hori baina benetan Udala eta herria zoriondu beharrian gaude. Herri euskaldun bati esker daukagu udaletxe euskaldun bat eta bestalde, euskarari dagokionez, udalaren aldetik konpromiso agerikoa daukagu bertokoa den hizkuntzan jarduteko herritarrekiko harremanetan naiz ekinbide administratiboetan. Urrezko Bikain ziurtagiria lortzeak prozesu bat garatzea eskatu du, udal langileen inplikazioarekin eta benetan harro gaude jasotako sari honekin", azpimarratu du Oñatiko alkateak, Mikel Biainek.

Laboral Kutxa-Urruneko banka

Laboral Kutxa-Urruneko bankak ere jaso du Urrezko Bikain ziurtagiria. Nuria Agirre Laboral Kutxako Giza Baliabideetako zuzendariak jaso zuen lehendakariaren eskutik.

Goiko argazkian, Nuria Agirre, saria jaso ostean; behekoan, Laboral Kutxako lan taldea Patxi Baztarrikarekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak