Xabier Bengoetxea CNAtik kanpo

Eneko Azkarate 2015ko abe. 15a, 18:43

Fagor CNAn zuen kargutik kendu dute Xabier Bengoetxea, Fagor Etxetresnetako Errektore Kontseiluko presidente ohia. Urtebete zeraman Fagor CNAko zuzendaritzan, taldeak Fagor Etxetresnak erosi zuenetik. Berria egunkariak eman du kargugabetzearen berri eta Goienak ziurtatu egin du berria, Fagor CNA taldearen iturrietatik: "Enpresako karguen birmoldatzearekin zerikusia dauka erabakiak", adierazi dute.

Erabakiaren gaineko komunikazio ofiziala eta zehaztasunak eguaztenerako iragarri dituzte. Fagor Etxetresnetako bazkide zenez, Lagun Aroko langabeziara itzultzeko aukera dauka Bengoetxeak, eta horixe bera egin du, Berria-k dioenez.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak