Irati Lazkano bergararrak Euskal selekzioarekin jokatuko du asteburuan

Irati Lazkano.

Egubakoitzean hasi eta asteburuan zehar jokatuko dute Gijonen Espainiako Lurraldekako futbol txapelketa. Eta, Eibarren jokatzen dabilen Irati Lazkano bergararra Euskal selekzioarekin jokatzeko aukeratu dute, 18 urtez azpikoen taldean. Euskal selekzioak Asturiasen kontra jokatuko du lehenengo partidua.

Asteburuan Kantabria, Asturias eta Euskal selekzioa izango dira zein baino zein gehiago, eta hiruko torneo hori txapelketako lehenengo fasea izango da. Hala, egubakoitzean 12:30ean hasita Asturiasek eta Euskal selekzioak jokatuko dute, eta zapatuan –ordu berean– Kantabriakoen kontra neurtuko dituzte indarrak. Hala, domekan Euskal selekzioko ordezkariek atseden hartuko dute, eta Asturiasen eta Kantabriaren partidua jarraituko dute.  

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.