Jose Antonio Diez Arriola, eta Olatz Odriozola, Arrasateko ziklo-krosean onenak

Xabier Urtzelai 2015ko abe. 13a, 18:09

Urteak Arrasaten ziklo-kros barik egon ostean, itzulera borobila izan du kirol jarduera horrek. Markulete eta Ikutuxo inguruko zelaiak ziklistaz bete dira (220 irteera puntuan) eta 10:00etatik hasita ikuskizun ederra eman dute. Herritar asko izan da kategoria ezberdinetako lasterketak ikusten. Elitean, Jose Antonio Diez Arriola izan da onena, eta emakumezkotan Olatz Odriozola.

Santa Cruz etxeko ziklista bizikleta gaineko edozein modalitatetan konpontzen da ondo. Mendi bizikletan Euskadiko Openean aurrean ibili izan da bailaran, besteak beste Aramaioko lasterketa irabazita. Duela hilabete gutxi borroka estua izan zuen Markel Uriarterekin Arrasateko lehen enduro txapelketan –bigarren izan zen– eta gaur besoak jaso ditu Arrasateko ziklo-kros lasterketan. Gainera, bera izan da ziklista bakarra zirkuituko malda gogorrenak bizikleta gainean igotzeko kapaz. Gainontzeko guztiek bizkarrera eraman behar izan dituzte bizikletak, eta zaleek txalotu egin diote ahalegin hori. Emakumezkotan, ostera, denboraldi oso ona egiten dabilen Olatz Odriozola izan da onena –joan den martitzenean Beasainen irabazi zuen, esaterako. 

Master 40 kategorian, berriz, Zigor Urain arrasatearra bigarren sailkatu da, eta arrasatear onenaren saria jaso du.

Lasterketako sailkapenak, hemen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak