Parekidetasunean hezteko 'Futbolariak eta printzesak' haurrentzako antzezlana Oñatin

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2015ko abe. 11a, 13:31

Jon Zubiaga arrasatearra eta Olatz Pagaldai eskoriatzarra dira Eidabe Ekimenaren lan berriaren protagonistak. Lehen Hezkuntzako azken urteetan dagoen Odei izeneko neskatoaren azalean sartu da Pagaldai; abenturazale amorratua da, eta super-heroi izatearekin amesten du. Lur mutikoak, berriz, bere lagunek ez moduan, ez du futbolean jokatzea gustuko; aukeran, nahiago du ipuinak kontatu eta musikarekin gozatu. 

7 eta 12 urte bitarteko haurrei zuzendutako lana da. Estereotipo sexistetatik eta generoaren etiketa guztietatik ihes egiteko beharra duten bi gazteren bizipenak kontatzen dituzte esketx laburren bitartez. "Modu jostagarrian kontatuta daude; ez da antzezlan moralista. Komedia da eta kantuak eta dantzak ere batzen ditu. Beste pertsonaia batzuk ere badaude, eta txotxongiloen bitartez irudikatzen ditugu horiek", diote aktoreek.

Etzi, Oñatiko Gaztelekuan 

Azaroaren 21ean estreinatu zuten, Bilbon, eta etzi, domeka, Oñatin ikusteko aukera izango da, 12:30ean hasita. Sarrerak leihatilan eskura daitezke egunean bertan, bi eurotan. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak