Frankismoaren krimenak epaitu ahal izateko aurrerabide gisa hartu dute René Cassin saria

Jon Berezibar 2015ko abe. 11a, 11:27
Ezker-eskuin, Arrasateko eta Elgetako kideak, Gasteizen atzo, ekitaldian.

Frankismoaren krimenen aurkako kereila-jartzaileen euskal plataformak jaso du aurten Giza Eskubideen Egunean Jaurlaritzak banatzen duen René Cassin saria. Kide gisa, besteen artean, Julia Mongek  jaso zuen Bakearen Usoa irudikatzen duen ikurra. Arrasateko eta Elgetako biktimen senideak ere egon zien ekitaldian. 

Talde kereila horren partaide dira Arrasateko eta Elgetako biktimen senideak ere eta, hain zuzen, Julia Mongek plataformako kide gisa hartu zuen parte ekitaldian eta Iñigo Urkullu lehendakariaren eskutik jaso oroigarria. "Egiaren eta justiziaren bilaketan" egiten duten lan indibidual eta kolektiboa saritu gura izan du aurtengo aldian Bakegintza eta Bizikidetzarako Idazkaritza Nagusiak.  

Gaur egun frankismoaren krimenak ikertzeko dagoen auzibide bakarra 2010ean Argentinan Maria Servini epaileak irekitakoa da eta saria jaso dute kereilako euskal taldea osatzen duten kideek. Auzibideak aurrera egin dezan, aitortza bezala hartu dute kereila-jartzaileek eta Julia Mongek berak instituzioei laguntza eskatu zien atzoko ekitaldian. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak