Kultura bonuak salgai jarri ditu Gipuzkoako Aldundiak

Josu Bilbao 2015ko abe. 9a, 15:36

Diputazioak 17.000 kultura bonu jarri ditu salgai, 7.000 liburu eta ikus-entzunezko produktuak erosteko, eta 10.000 ikuskizunetarako sarreretan erabiltzeko. Erosketa bonuek 10 euroko deskontua dute, eta ikuskizunetakoek 15 eurokoa. Gainera, Arrasateko Udalak 5 euro gehiagoko deskontua duen bonua kaleratuko du, Amaia antzokian ezarritako ikuskizun sorta bat aukeratuz gero.

Bergarako eta Arrasateko Elkar liburudendetan, eta Oñatiko Haritza Liburudendan eta Altunan salgai daude jada erosketetarako kultura bonuak, eta Arrasateko Amaia Antzokian barikuan ipiniko dituzte salgai.

Dendetako bonua 20 eurotan jarriko da salgai, eta horrekin 30 euroko erosketa egin ahal izango da. Ikuskizunetarako bonuak, bestalde, kanpainari atxikitako antzokietan erosiko dira 25 euroan, eta horren truke onuradunak nahi dituen sarrerak erosi ahal izango ditu, 40 euroko benetako baliora iritsi arte.

Kultura bonu hauek, apirilaren 15era arte erabili ahal izango dira, baina erositako saltoki eta antzokietan soilik.

Amaia Antzokirako bonuak

Arrasateko Udalak 250 bonu jarriko ditu salgai Amaia antzokiko leihatiletan. Diputazioak kaleratutako bonuez gain, Udalak 5 euro gehiagoko deskontua jarriko du ikuskizun sorta jakin bat aukeratuz gero. Guztira lau sorta prestatu dituzte, eta hauetako bat hautatuz gero, 25 euroren truke 45 euroko balioa duen bonua jasotzeko aukera egongo da.

Bonuak Amaia antzokiko leihatiletan bakarrik erosi ahal izango dira. Maria Ubarretxena alkateak kultura bultzatzeko apustu argia egin dutela azpimarratu du.

Lau aukerak:

1- "Zergatik Jamil" + "Heroiak" + "Etxekoak" + "Florido Pensil (neskak)"

2- Jabier Muguruza + "Guerra" + Ken Zazpi

3- "Pintto, Pintto" + "Barbantxo" + Amour + "Pinocchio" + "Aureo" + Ken Zazpi

4- "Aureo" + "Mundo Intrepido" + Jabier Muguruza + "Heroiak"

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak