Gasteizko Klub Nautikoaren historia, liburu argitaratu berrian jasota

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2015ko abe. 8a, 11:35
Josemari Velez de Mendizabalek idatzi du Club Nautico de Vitoria liburua.

Club Náutico Vitoria. 1963-2013 da Josemari Velez De Mendizabalek argitaratu berri duen liburua. Elkartearen mende erdiko ibilbidearen nondik norako garrantzitsuenak islatzen ditu, hain zuzen ere, nazio eta nazioarteko testuinguruan Uribarri Ganboan dagoen Kluba erreferente bilakatu dutenak. Bihar, eguaztena, aurkeztuko dute Gasteizko Vital Kutxa Fundazioaren areto nagusian, Dendaraban, 19:00etan.

Gasteizko Klub Nautikoko sortzaileetariko bat izan zen Velez de Mendizabal eta, lehendakari ohia ere bai; hori horrela, Kluba barrutik ongi ezagutzen duelako eskatu zioten haren historia idaztea. Argazkiz ongi apaindutako 120 orrialdetan zehar, Arabari eta oro har Euskal Herriari Europako eta Munduko txapeldunak eman dituen kirol elkartearen deskribapen historikoa dela dio idazleak.

Gasteizko Klubak lotura handia izan du Debagoienarekin, ehunka lagun izan dira– eta gaur egun ere badira- bertako bazkideak. Bihar, eguaztena, gasteizko Dendaraban dagoen Vital Kutxa Fundazioaren areto nagusian aurkeztuko dute jendaurrean liburua. Idazleaz gainera, Euskadiko Bela Federazioko hainbat ordezkarik hartuko dute parte ekitaldian. Liburua eskuratu gura duenak, Klubaren egoitzan (Uribarri-Ganboan) izango du 20 eurotan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak