Mondragoetar bat Eusebioren lan taldean

Gerardo Izagirre arrasatearra da Eusebio Sacristan Realeko entrenatzaile berriak aukeratu duen prestatzaile fisikoa. 48 urte ditu eta Alavesetik dator. Aurretik, Logroñes, Hercules, Ciudad de Murcia, Rayo Vallecano, Nastic, Xerez, Salamanca eta Celta taldeetan aritu da, baita Huescan eta Alavesen ere, azken urte hauetan. Vigoko taldean, Eusebiorekin batera aritu zen. Argazkian, eskumatik hasita, bigarrena da Izagirre.

Realeko talde nagusiko entrenatzaile taldea, honenbestez, honako hauek osatuko dute: Eusebio Sacristan da lehen entrenatzailea eta, harekin batera, ariko dira Juan Carlos Andres, Asier Santana, Karla Larburu, Juan Carlos Samaniego eta Gerardo Izagirre.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.