Sukaldaritza ikastaroa eta web orriak eta blogak egiten ikastekoa, Bergaran

Julen Iriondo 2015ko aza. 3a, 09:55

Azaroaren 10etik 26ra izango da oinarrizko sukaldaritza ikastaroa. Wordpresserako sarrera ikastaroa, berriz, azaroaren 16tik abenduaren 16ra. Izan emateko edo informazio gehiagorako: info@bizikasi.com

Oinarrizko sukaldaritza ikastaroari dagokionez, bertakoak diren eta eguneroko bizimoduan prestatu daitezkeen jakiak prestatzen ikasteko ikastaroa da. Klaseak azaroaren 10, 12, 17, 19, 24 eta 26an izango dira, astearte eta ostegunetan, 15:00etatik 17:00etara Bergarako Zuloa Elkartean. Ordaintzekoa 10€ da. Ikastaroan prestatutakoa partaideen artean banatuko da.

Bestetik, Wordpressera sarrera: Diseinatu zure web edo bloga ikastaroa: Bakoitzaren web orria edo bloga diseinatzen ikasteko aukera izango da, programatzen jakitea edo informatikako ezagutza handirik behar ez delarik. Klaseak Miguel Altuna Institutuan izango dira, azaroaren 16tik abenduaren 16ra, astelehen eta asteazkenetan, 17:30etatik 19:30etara. Ordaintzekoa, 20€.

Bi ikastaroetan lehentasuna Bergararrek izango dute.

Izena emateko edo informazio gehiagorako: 943-76 93 94 zenbakira deitu edo info@bizikasi.com helbidera idatzi daiteke.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak