Enrique Askasibar: "Plazerra da berbaldi hau, hain zuzen, Bergaran ematea"

Xabier Urtzelai 2015ko urr. 31a, 10:16
Enrique Askasibar, atzo, Laboratoriumen, berbaldiko une batean.

Bergarako Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza jardunaldiak ezin izan dituzte modu hobean hasi, Madrildik etorritako Enrike Askasibarren berbaldia entzuteko txiki geratu zelako atzo, egubakoitza, Laboratoriumeko aretoetako bat. CIEMATeko ikertzaileak wolframak fusioan duen erabileraren gainean egin zuen berba.

Eta hain zuzen, berbaldi hori Bergaran emateak harendako duen berezitasunaz jardun zuen Askasibarrek: "Wolframaz beste ikertzaile batzuekin berba egiten dudanean sarritan konturatzen naizelako ez dakitela, hain zuzen, Elhuyar anaiek Bergaran deskubritu zutela wolframioa". Laboratoriumeko aretoa txiki geratu zen berbaldia entzuteko, eta ondoko gela batzuetan lekua eginda jarraitu ahal izan zuten interesatuek berbaldia. 

Ikertzaile donostiarraren berbaldiaren ardatza izan zen, XVIII. mendeko Euskalerria Adiskideen Elkarteak (Real Sociedad Bascongada de Amigos de País) ze eragin izan zuen gaur egun egiten duten fusio nuklearraren ikerkuntzan.

Eta berbaldian erreferente izan zuten JET-erako (Konfinamendu magnetiko bidez egindako fusiozko munduko erreaktore handiena) egindako pieza bat, Bergaran erakusgai daukatena. Eta, pieza hori wolframioz egina dago, fusioko tenperatura altuei aurre egiteko kapaza dena.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak