Fusio energia eta bakarrizketa zientifikoak, Bergarako jardunaldietan

Julen Iriondo 2015ko urr. 30a, 08:43

Udaleko Ekonomia Sustapen, Turismo eta Enplegu batzordeko buru Sabino Azkaratek Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Jardunaldiak –gaur, egubakoitza– 19:00etan ireki eta 19:15ean hasiko da, Laboratoriumen, CIEMATeko –Energia, Ingurumen eta Teknologia Ikerketetarako Zentroa, Espainian– ikerlari Enrike Askasibarren hitzaldia. Wolframak fusioan duen erabilerari buruz jardungo du, eta oraindik ikertzen ari diren fusio energiak etorkizunean, energia beharrak asetzeko, izan dezakeen garrantziaz.

Eguaztenean, berriz, Wolfram deuna, umorezko bakarrizketa zientifikoz osatutako "ekitaldi fisiko, kimiko, analogiko eta antologikoa" eskainiko du Elhuyar Fundazioak, 19:30ean, udaletxeko osoko bilkuren aretoan.

Hamar zientzialarik eta zientzia zalek egingo dituzte bakarrizketak, herritar orori zuzenduta. Elhuyarretik diote helburu bikoitza duela saioak: "Batetik, euskal komunitate zientzia zalearentzat topagune fisiko bat sortzea; alegia, elkarrekin egoteko aitzakia eta aukera ematea. Bestetik, zientzia.eus webgunearen zientzia-blogen bilgune berria aurkeztea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak