Bailarako gazteei zuzendutako areto futboleko hiruko txapelketa izango da Eskoriatzan, azaroaren 29an
Imanol Beloki
2015-10-29 12:25
Azaroaren 29an, domekan, hiruko benjamin eta alebinen arteko areto futbol txapelketa ospatuko da Eskoriatzako Manuel Muñoz kiroldegian. Goizeko 09:30etan hasiko dira partiduak, eta Debagoieneko neska-mutil guztiei zuzenduta dago txapelketa. Taldeak berriz, lau pertsonakoak izango dira, eta oparia izango dute parte-hartzaile guztiek. Izena emateko azken eguna berriz, azaroaren 15a izango da, eta horretarako izena emate orria bete beharko da. http://goo.gl/forms/PycfBWnAiw