Mondranbike martxaren erreleboa hartuko dute domekan Palmerakuek

Xabier Urtzelai 2015ko urr. 23a, 12:00
Antolatzaileak, ibilbidea ikuskatzen.

Bergarako Palmerakuak taldeko lagunek domekan antolatuko duten martxak hartuko dio erreleboa joan den astean Arrasaten egin zuten Mondranbike martxari, eta hitzordu horrekin amaitu da ibarreko mendi bizikleta martxen denboraldia. Hala, Arrasatekoak izandako arraskata errepikatzeko osagai guztiak izango ditu Bergarakoak.

Domekakoa (09:00, Agorrosinen) Bergarakoen hirugarren martxa izango da. Aurreko biek kedada formatua izan zuten, eta arrakasta ikusita, oraingoa formalago antolatuko dute: "Gorla, Karakate eta Elosumendiko paisaia ederrak zeharkatuko ditu ibilbideak, eta tramu ezberdinak izango ditu; Aldapa gogorrak, pedalak astindu ahal izateko zati azkarrak, bidezidor politak...  Luze egiten zaion norbait bada ibilbidea mozteko aukera izango du birritan; horrela, ibilbide luzeak 38km eta goranzko 1.550 metro pilatuko ditu, eta motzak 30km eta 1.200 metroko desnibela", adierazi dute antolaketako lagunek. Ohi moduan, ibilbidean zehar antolatzaileek anoa postuak jarriko dituzte indarrak berreskuratzeko, eta horrekin batera, amaieran bizikletak garbitzeko mangerak egongo dira, eta luncha.

Aspanogirekin elkarlanean 

Gainera, Aspanogi elkarteak Zarautzen antolatzen duen Mobibike egunarekin bat egiteko asmoarekin, martxan parte hartuko duen biker bakoitzeko euro bat emango zaio haur minbiziaren aurka borrokatzen duen erakunde honi.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak