Finalisten Eguna egingo dute domekan Bergaran

Xabier Urtzelai 2015ko urr. 16a, 11:49
Gaztetxoak mendian, beste finalista egun batean. blogak.baleike.eus

Gipuzkoa osoko Eskola Kirolean jarduten dabiltzan –mendizaletasun modalitatean– neska-mutiko koadrila galanta (800 gaztetxo eta 300 heldu inguru) batuko da domekan Bergaran, Finalisten Egunean. Aldundiak, Mendi Federazioak eta Gorla Alpino elkarteak antolatu du ekimena, Udalaren laguntzaz.

Domekan gaztetxoak seminarioko patioan bilduko dira (09:00), eta horiendako bi orduko ibilbidea prestatu dute –hamaiketakoa barne– eta helduak ordu erdi geroago abiatuko dira, ibilbide luzeago bat egiteko asmoz. Ondoren, denak bilduko dira eta diploma banaketa egiteaz batera sariak banatu eta zozketak egingo dituzte. Bi orduko ibilbide hori egiteko antolatzaileek San Martzial inguruko parajeak aukeratu dituzte, plazatik Gabiriarako bidea hartu, eta Agarre Garaitik Landeta gainera, eta handik San Martzialera jaitsi eta plazan amatzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak