Alberto Ferreiro eta Laura Saez nagusi Euskal Ligako squash txapelketan

Julen Iriondo 2015ko urr. 11a, 17:47
Txapelketako parte-hartzaileak.

Ferreirok Liam Kane hartu zuen mendean 3-0, eta Saez emaitza berarekin nagusitu zitzaion Maider Briongosi. 33 parte-hartzaile izan ziren txapelketan, 28 mutiletan eta bost nesketan.

Egubakoitz eta zapatuz jokatu da txapelketa, Musakolako kiroldegian. Parte-hartzaileen artean, hamahiru izan dira Gipuzkoako klubetakoak, bederatzi Arabakoetakoak, zazpi Bizkaikoetakoak eta 4 Nafarroako klubetakoak.

Egubakoitzean jokatu ziren lehen kanporaketa partiduak, eta ia zerrendaburu denek egin zuten aurrera. Final zortzirenetan ere ez zen ezustekorik egon.

Zapatuan, txapelketako aurreneko zortzi zerrendaburuak ziren final laurdenetan aritu zirenak, eta horietan ere aurreneko lauek egin zuten aurrera. Gero txapeldun izango zenak, Alberto Ferreiro zerrendako lehenengoak, izan zuen arazo gehien bere partidua irabazteko, Marcos Perez de Zabalzaren –Nafarroako txapeldun izana hainbat aldiz– kontra. 

Finalerdietan, eibartarren arteko lehian, Ferreirok 3-0 menderatu zuen Sergio Salgado. Liam Kanek, berriz, zerrendako bigarrena, David Marin –nafarra, Kane bezala–, hartu zuen mendean, emaitza berarekin.

Iazko final bera errepikatu zen, beraz. Eta finalean, lehenengo bi jokoetan, aurretik Kane hasi bazen ere, Ferreirok hainbat tanto jarraian egin eta berak irabazi zituen biak; hirugarren jokoa parekatua izan zen 8nako berdinketara arte, baina hiru tanto jarraian egin eta beretzat izan zen txapela, 3-0.

 

Hirugarrena Sergio Salgado izan zen, jokatu gabe, David Marinek, minez, ez jokatzea erabaki zuen-eta.

Kontsolazio finalean, Borja Gartzia arrasatearrak 3-1 galdu zuen Miguel Cabanillasen kontra.

Emakumeetan, berriz, Laura Saez eta Maider Briongos iritsi ziren finalera –iazko final bera hau ere–. Saezek 3-0 irabazi zuen; zerrendako lehena zen, aurten jokatutako lau txapelketak irabazita.

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak