Lau lagun atxilotu dituzte Arrasaten udaltzainei eta ertzainei eraso egin ostean

Ertzaintzak emandako informazioaren arabera, goizaldeko 06:25 inguruan Udaltzaingoaren laguntza eskaera jaso dute, San Andres auzoko diskoteka baten kanpoaldean zenbait lagun udaltzainak erasotzen hasi direla-eta. Erasotzaileek jarrera berarekin jarraitu ei dute ertzainak iritsita. Lau atxilotuetako hiruri autoritatearen aurkako atentatua egozten diete, eta bati erresistentzia.

Jasotako kolpeen ondorioz, hiru udaltzain eta bi ertzain artatu behar izan dituzte Debagoieneko Ospitalean.

Atxilotuek ertzain-etxean jarraitzen dute, epailearen aurretik pasatzeko zain.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.