Arantzazuko parketxeko azken irteera, Urkilla-Elgeara, hurrengo domekan

Julen Iriondo 2015ko urr. 10a, 15:54

Hilaren 18an izango da parketxeak eta Arantzazuko Adoskideak Elkarteak antolatuta 2015ean egingo den azken mendi irteera. 09:00etan parketxetik abiatuta, Araba eta Gipuzkoa arteko mugan ibiliko dira mendizaleak.

Arantzazuko Parketxeak eta Arantzazuko Adiskideak Elkarteak mendi irteeren programari amaiera emateko azken irteera antolatu dute urriaren 18rako. Txangoa Urkilla-Elgea mendilerrora izango da; bertara, Iturrigorriko basoa zeharkatuz iritsiko dira. Mendilerroan, Zurkutzeko gailurrera (1.212m) eta izen bereko mendi-lepora joango dira. Bertatik Aizkorri-Aratz Parke Naturaleko ikuspegi ederrenetako bat gozatzeko aukera izango da, Gipuzkoako erliebe malkartsua eta Arabako Lautada ikusteko aukerarekin. 

Mendi tontor horretatik Malkorra (1.245 m) mendira abiatuko dira, eta bertatik Urbiara jaitsi. Bertan, bazkaritarako aukera izango dute nahi dutenek. 

Ibilbideak 16 kilometro ditu, eta bost bat orduan egiten da. 550 metroko desnibela du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak