Euskadiko beteranoen squash txapelketa, egubakoitz eta zapatuan, Arrasaten

Xabier Urtzelai 2015ko urr. 9a, 06:00

Musakolako kantxan jokatuko dute asteburuan Euskadiko beteranoen squash txapelketa, eta antolatzaileek aurreikusten dute 35 lagunek hartuko dutela esku. 

Txapelketako partiduak gaur, egubakoitza, bertan hasiko dituzte (17:30), aurre faseko partiduekin. Hala, fase hori amaitzerakoan jokatuko dituzte koadro nagusiko lehen kanporaketak, eta hor aurrera egiten ez duenak kontsolazio fasea izango du zain.

Hala, zapatuan 09:30ean hasita partidu mordoa egongo da ikusgai Musakolako kantxetan, eta urtero moduan, partidu erabakigarriak arratsalderako utziko dituzte. 17:30ean hirugarren postua eskuratzeko partiduak izango dira. Kontsolazio koadroko finala ere orduan izango da, eta 18:30ean emakumezkoen finala izango da, eta 19:00etan gizonezkoena. 

Urtero moduan, AKE Squash taldeak kirol hori herritarrengana zabaldu gura du, eta partiduak ikusteko sarrera doakoa izango da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak