Lubakietara bisita gidatua, frontea ezarri zeneko urtemugan

Larraitz Zeberio Lekuona 2015ko ira. 28a, 09:00
Ikasle taldea Elgetako ibilbide tematikoa egiten. (iturria: Elgetako Udala)

Urriaren 4ko bisita doan izango da, eta ez da izena eman beharrik izango.

Francoren tropek 1936ko irail amaieran ekin zioten erasoari. Bergara operazio-base moduan erabilita erresistentzia apurtu eta Bizkaian sartzea zuten helburu, baina fronte antolatu bat aurkitu zuten Intxortako magalean.

Frontea apurtzeko lehen erasoa urriaren 4an egin zuten, eta ez zuten helburua lortu. "Handik hiru egunera, urriaren 7an, sortu zen lehenengo Eusko Jaurlaritza. Jaieguna izango da hurrengo urtean, 80. urteurrenean", gogoratu du Elgetako alkate Iraitz Lazkanok.

Hilero antolatzen dira Intxortako frontea ezagutzeko bisita gidatuak Elgetan; lehenengo eta azken domeketan, hain zuzen ere. Urriak 4 hileko lehen domeka da aurten, eta bisita gidatu seinalatua izatea gura dute Elgetan. Ohikoa den moduan, 10:00etan abiatuko da, eta doan izango da aldez aurretik izena eman beharrik izan gabe. Hiru bat ordu iraungo du.

Mila bisitari inguru oraingoz

Apirila eta, batez ere, maiatza izan dira bisitari kopuru handien izan duten hilabeteak. Udalak jakinarazi du urte hasiera ezkero mila lagun inguru izan direla Elgetako frontera bisita egiten.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak