Jaizkibelgo garaipenari esker, Zabaleta Euskadiko txapeldun

Xabier Urtzelai 2015ko ira. 15a, 16:46
Zabaleta Jaizkibelen gora. Argazkia: Javi Alonso.

Joan den asteburuan egin zuten Jaizkibelgo 37. Igoera, eta monoplazatan lehia estua izan zuten Aitor Zabaleta bergararrak (Lola BMW) eta hainbatetan Espainiako txapeldun izan den Jose Antonio Fombonak (Audi Quattro DTM). Indarrak parean egon ostean Fombona errepidetik irten zen –ondorio barik– bigarren txandan, eta lehenengo txandako denborei esker irabazi zuen Zabaletak. Hala, Mendiko Sariko Euskadiko Txapelketa ere lortu du bergararrak. Formula Libre kategorian, berriz, Ander Corcuera (VW Golf) arrasatearra izan zen onena. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak