Goienagusi elkarteak urriaren 5ean hasiko du ikasturte berria

Jokin Bereziartua Lizarazu 2015ko ira. 14a, 13:10
Talde argazkia Etxaluze atarian, iazko ikasturtearen hasiera ekitaldiaren ostean.

Goienagusi elkarteak urriaren 5ean ekingo dio ikasturte berriari. Ibarreko erretiratuei zuzendutako eskolak dira, eta honako hauek dira elkartearen helburuak: hainbat arlotako ezagutza handitzea, gaitasun intelektualak trebatzea, aisialdiaz gozatzea eta beste ideia eta pentsamolde batzuetara zabaltzea. Urriaren 5ean egingo dute ikasturte hasierako ekitaldia, Etxaluzen; elkartearen gaineko informazioa emateaz gain, ikasturte berrirako programazioaren berri ere emango dute, besteak beste.  

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak