Arantzazuko mendi bizikleta martxa zapatuan, 33 kilometrorekin

Xabier Urtzelai 2015ko ira. 10a, 12:22

Zapatuan, hilak 12, egingo dute Arantzazuko 3. mendi bizikleta zeharkaldia (09:00), eta hirugarren ediziorako antolatzaileek 33 kilometro eta 1.280 metroko desnibela duen ibilbidea aurreikusi dute.  Sare sozialetan zabaldu dutenaren arabera, baina "Ibilbidea osoa Arantzazuko inguruetan da, eta anoa postura iritsitakoan nekatuta dagoenak erraz egin ahal izango du beherantz".

Gatzagakoaren eta Arantzazukoaren ostean etorriko dira Iban Altuberen omenezko martxa (Oñatin), eta Arrasaten Besaidekoek antolatzen duten Mondranbike. Bi horiek, baina, urrian izango dira. Besaidekoek aurreratu dute urriaren 17an izango dela eurena.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak