Umorea du ardatz Elgetako Espaloia kafe antzokiaren udazkeneko programazioak

Larraitz Zeberio Lekuona 2015ko ira. 7a, 17:05
Udazkenean Espaloia kafe antzokian izango dituzte protagonistetako batzuk.

Faemino eta Cansado, Xabier Deltel, Sara Escudero, Rody Aragon eta Bergarako Mozkorra parregarri opera komikoa izango dira, besteak beste, Elgetako kafe antzokian irailetik abendura bitartean.

Espaloiko arduradunek gaur eman dute udazkenerako gertatu duten programazioren berri. Hamabost ikuskizun iragarri dituzte eta esan beharra dago umorearekin lotutako proposamenak direla nagusi.

Hilaren 20rako iragarri dute ikasturte berriko lehen ekintza: haurrendako Ikusi makusi antzezlan musikala, hain zuzen ere. Rody Aragon pailazo ezagunak hartuko du lekukoa hilaren 26an Los payasos de la tele ikuskizunarekin. Eta irailari amaiera emateko hilaren 27an familiei zuzendutako esperimentaziorako sormening gunea egingo du Onditz Mendizabal elorriorrak.

Urrian ere umorea izango da nagusi. Faemino eta Cansado bikoteak ikuskizuna egingo du Espaloian urriaren 3an eta 16an Xabier Deltel umorista ospetsuaren txanda izango da.  Jarraian etorriko dira Purgatorio eta Colon...izando antzezlanak, Beatriz Rico, Sara Escudero eta Pez en Raya taldea Mr Kebab-ren Juan Callate ikuskizunarekin. Hipnosi saioa ere iragarri dute antzokitik; Jorge Astyarok egingo du urriaren 24an.

Azaroaren 7an, zapatua, Bergarako musika eskolaren Mozkorra parregarri opera komikoa ikusteko aukera egongo da eta baita ere Cristina y los gusanitos de Teruel taldearen umorezko kontzertua. Azaroan abiatuko du ikasturtea Herrixa Dantzan ekimenak. Bi hitzordu izango dituzte Elgetan; azaroaren 1ean eta 29an.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak