Fagorrek bere produktu sorta berria aurkeztu du Berlinen

Goiatz Arana Begiristain 2015ko ira. 7a, 11:57
CNA Group-eko Administrazio Kontseiluko presidente Jorge Parladé, azokan.

Fagor CNA Group Berlingo IFA azkoan da aste honetan 2016rako prestatu duen katalogoko produktu berriak aurkezten. Fagorren proposamen berria hiru ardatzetan oinarritzen da: berrikuntza, diseinua eta ingurunearekiko errespetua.

Enpresako ordezkarien esanetan, Fagorrentzat garrantzitsuena pertsonak dira eta, horregatik, bere produktuak erabil errazak izatea nahi du: "Fagorrek 60 urtetik gorako eskarmentua du berrikuntzan. Baina etxetresnetan aditua den eta ibilbide eta entzute handia dituen marka izatetik harago, Fagor berriak pertsonetan izan nahi du aditu, beraien beharrei, ardurei eta ametsei erantzuteko. Horregatik, Fagorrek bere produktuak erabil errazak izatea nahi du, sukaldean aritzea errazagoa, azkarragoa, osasuntsuagoa eta seguruagoa izan dadin".

Berrikuntzak eta hobekuntzak

Fagorrek berrikuntzak eta hobekuntzak sartu ditu bere produktu sorta guztietan. Egosketari dagokionez, erabiltzeko eta garbitzeko errazagoak diren produktuen belaunaldi berri bat aurkeztu du, intuiziozkoak diren kontrol panelak diseinatuz. Garbiketa eta hotz lerroei dagokienean, berrikuntza nagusiak eraginkortasunean eta energiaren aurreztean eman dira. Sukaldeko tresneria eta etxetresna txikietan, sukalde eta gosari familien aldeko apustua berretsi du eta arlo honetan duen espezialista profila indartzeko ahalegina egin.

Azkenik, ur bero sanitarioan, Fagorrek abangoardiako produktu sorta berria aurkeztu du, 2017an eta 2018an Europan Eko-diseinuaren arloan indarrean jarriko diren eskakizun guztiei aurre hartuz.  Guzti honek isurketa mailen gutxitzean eta energia aurreztean izango du eragina.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak