Ikasturteko eskaintza azalduko dute eguaztenean Donostian UNED-Bergarako arduradunek

Jon Berezibar 2015ko ira. 7a, 11:14

Ikasturte berrian 25 titulazio baino gehiago eskainiko dituzte UNED-Bergaran eta horien berri eman eta interesa dutenen zalantzak argitzeko asmoz, berbaldia egingo dute Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean, eguaztenean 19:00etan. Gradu, Master eta Doktoretzez gain, aurten ere graduondokoetan, etengabeko prestakuntzan eta hizkuntzetan eskaintza zabala dauka Bergarako zentroak.

Eskaintzaren xehetasunak Uned.es/ca-bergara-n aurki daitezke ala posta elektronikoz (info@bergara.uned.es) ala telefonoz, 943 76 90 eskatu.

Graduez gain, besteak beste, diziplina askotako ikastaroak antolatzen ditu autonomoki UNED-Bergara Ikastetxeak: adibidez, Psikomotrizitate Eskola, Liburutegi Laguntzaile Eskola, Osteopatian Trebakuntza, Idazle Eskola, Gizarte-Laguntzarako Ikastaroak KutxaZabal Debaren eskutik, Kutxaren eskutik Kutxa Ikasgelak, Uda Ikastaroak, Mintzapraktika Ingelesez ikastaroa, Haurrak eta Musika Ikastaroa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak