Gatzagako jaiak 2015

Autobus zerbitzu bereziak izango dira Leintz Gatzagara andramaixetako egubakoitzean

Zapatuko ohiko gautxori autobusak ez ezik, egubakoitzean (irailak 4) ere gaueko autobus zerbitzu berezia izango da Debagoieneko herrietatik Leintz-Gatzagako jaietara joan-etorria egiteko. Bergaran, San Prudentzion, Oñatin, Arrasaten, Aretxabaletan eta Eskoriatzan egingo ditu geldialdiak.

Egubakoitzeko (Irailak 4) joaneko autobusak 19:45ean eta 00:00an aterako dira Bergaratik, eta 01:40an Arrasatetik aterako da beste bat. Itzultzeko, berriz, 01:10ean Arrasaterainoko ibilbidea egingo duen autobusa izango da, eta 03:00an eta 05:00an, berriz, Bergararainoko zerbitzua beteko duten beste bi.

Zapatu gaueko zerbitzuak

Andramaixetako bigarren gauerako, aldiz, ohiko zerbitzuen ordutegiak mantenduko dituzte. 01:45 eta 04:15ean Eskoriatza, Aretxabaleta, Arrasate, San Prudentzio, Oñati ibilbidea burutuko duten zerbitzuak egongo dira. 03:15eko eta 06:15eko autobusak, berriz, soilik Arrasateraino joango dira.

Ordutegiak Leintz Gatzagako Udalaren, Pesaren eta Lurraldebusen web-orrietan kontsultatu daitezke.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.