Errei bakarra zabalik autobidean Eskoriatzan, Gasteizko noranzkoan

Eneko Azkarate 2015ko abu. 26a, 08:46
Luiziak eragindako kalteak konpontzen, uztailaren 23an, bi erreiak zabalik direla.

Errei bakarra dago zabalik AP-1 autobidean, Eskoriatzako tartean, Gasteizko noranzkoan, joan den martxoan luiziak eragindako kalteak konpontzeko lanak direla-eta. Sasoi honetan zirkulazioa txikiagoa dela-eta, makinen lana errazteko itxi dute errei bat.

Martxotik lanean eman ostean, uztailaren 23an ireki zituzten AP-1eko autobideko bi erreiak Eskoriatzan Gasteizeko noranzkoan, udako irteera operazioa errazteko. Baina, lan guztiak erabat amaitu barik utzi zituztenez, abuztuan lanean segitu dute eta zirkulazio gutxiagoko egunak aprobetxatuta, errei bakarra izan da zabalik, "makinak errazago lan egin dezaten", Gipuzkoako Foru Aldunditik adierazi dutenez.

Lanak erabat noiz amaituko dituzten ez dute zehaztu, baina egunotan ibilgailu gutxiago dabilela aprobetxatuta, errei bakarra egongo da zabalik hurrengo egunotan autobideko tarte horretan Gasteizera bidean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak