Irlandako eta Eskoziako kantu tradizionalak, Arantzazun

Ubane Madera 2015ko abu. 12a, 09:10

"Musika zeltikoak, Jordi Savallen  eta haren laguntzaileen xarmaren bitartez, giro berezia lortuko du Arantzazuko Santutegiko agertoki guztiz berezian". Halaxe iragartzen dute Donostiako aurtengo Hamabostaldi Musikalean Arantzazun egin duten hitzordua. Abuztuaren 24an (astelehena) izango da, 19:00etan. 15 euro da prezioa.

Kontzertuan parte hartuko duten interpretatzaileak honakoak izango dira, zehazki:

  • Jordi Savall, viola da gamba
  • Andrew Lawrence-King, arpa barrokoa eta salterioa
  • Frank MacGuire, perkusioa
  • Donostiako Orfeoiko Orfeoi Gaztea
  • (L. Vergara, E. Urzelai, abesbatza zuzendariak)

Sarrerak salgai

Oro har, Eskoziako eta Irlandako kantu tradizionalak interpretatuko dituzte Arantzazuko Santutegian. Bertaratzeko interesa izanez gero, gainera, komeni da sarrerak aldez aurretik erostea; azken urteotan ohikoa da-eta, hitzordu horren bueltan jende-ilara luzeak sortzea ekitaldiaren egunean, iaz Kalakan taldearen kontzertu egunean gertatu zen moduan.

Dagoeneko salgai daude, besteak beste, Donostiako Hamabostaldiko webgunean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak