Lagunartekorako astebete faltan, lan saiorik ez Eibarrek Agorrosinen

Julen Iriondo 2015ko uzt. 16a, 17:05
Eibar taldea Agorrosinen, iaz.

Iragarrita zegoen arren, Eibar ez da bihar –barikua– Agorrosinen entrenatuko. Astebete falta da armaginek eta Real Unionek Agorrosinen jokatuko duten partidurako. 19:00etan izango da hurrengo barikuko partidua, eta leihatilak ordubete lehenago irekiko dituzte: gazteek, jubilatuek eta langabeek 5 euro ordainduko dituzte, BKEko bazkideek 10 eta gainerakoek 15.

Partidu aurretik, klubeko intsignia jarriko diote Fernando Oregiri, bere lanarekiko esker onez; amaieran, berriz, jokalariekin argazkiak eta solasean egiteko aukera egongo da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak