Hirugarren deialdia egin du Mankomunitateak Mundumiraren ordezko jaia Bergaran urrian antolatzeko

Eneko Azkarate 2015ko uzt. 7a, 07:00

Mundumira ordezkatuko duen jaia antolatzeko beste deialdi publiko bat egin du Debagoieneko Mankomunitateak. Hirugarrena. Eta esleituko den kontratuaren ditu-kopurua handitu egin du, 8.000 euro gehiagotan. 58.000 euro da kontratuaren balioa, urtebeterako, egoki ikusiz gero beste urtebetez luzatzeko aukerarekin (116.000 euro). Kopuru horri gehitu behar zaio BEZari dagokiona. Hil honen 10ean, barikuan, amaitzen da eskariak aurkezteko epea.

Aurreko deialdira eskaintza bekarra aurkeztu zen, baina baztertu egin zen eta hutsik geratu zen deialdia. Izan ere, aurkeztutako proposamena aztertzeko sortu zen batzordeak ez zuen egoki ikusi. "Ez zituen gutxieneko teknikoak betetzen" adituen batzordearen ustez. Eta iritzi hori aintzat hartuta deialdia hutsik utzi eta beste deialdi bat egitea erabaki zuen Mankomunitateak, oraingoan ere, kopurua handituta.

Proiektu teknikoak %70eko balioa dauka lehiaketan eta beste %30 proposamen ekonomikoari dagokio.

Proiektu teknikoa honela banatuta:

  • Proiektuaren egokitzapena Baldintza Agiri Teknikoan jasotako helburuetara: 30 puntu.
  • Proposatutako egutegia eta jarduerak: 25 puntu.
  • Proposatutako promozio eta komunikazio jarduerak eta baliabide pertsonalak: 15 puntu.

Oraingo barikuan jakingo da proposamenik aurkezten  den ala ez eta Mankomunitateko gobernu batzordeak datorren astean hartuko du erabakia seguruen. Asmoa da urriko azken asteburuan, 23, 24 eta 25ean, Mundumira zena ordezkatuko duen jaialdia Bergara antolatzea. Deialdiaren helburua da jai hori antolatuko duen enpresari esleitzea lanak eta jaiaren beraren izena aukeratzea eta, hurrengo urteetan ere antolatzeko, jai horren marka Debagoieneko mankomunitateak erregistratzea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak