Kirolak eta solidaritateak bat egin dute Urkulun 'Batu taupadara!' esateko

Mirari Altube Arrese 2015ko uzt. 5a, 19:13

Korrikalariak eta kirolariak ez direnak; gazteak eta ez hain gazteak; eta guztiak kooperatibetako kideak. Ia 100 lagun elkartu dira gaur Urkulun, Mundukidek deituta. Irabazteak garrantzirik izan ez eta guztiak izan dira irabazle; helmugan lehenengoak, ostera, Markinatik etorritako Lea-Artibaiko kideak.

Eroski, Lea-Artibai, Ulma, MU, Arteman, Goiena, Athlon… 28 talde elkartu dira, guztiak hiru kiderekin osatuak. Eguraldi ona –dagoeneko berotzen hasita– eta giro ezin hobea izan dituzte lagun. 11:00etan hasi eta ordu erdiaren bueltan lehenengoak helmugan ziren, Lea-Artibai ikastetxeko gizonezko hirukotea, hain zuzen. Talde mistoen artean, ostera, Ulmakoak izan dira garaile; eta emakumeen artean Elgoibartik etorritako Eroskiko langileak.

"Mundukidek sustatzen dituen proiektuak laguntzea da lasterketa honen helburua", jakinarazi du Mundukideko zuzendaria den Josu Urrutiak eta gaineratu du: "Eta Mundukideren lana, filosofia eta balioak zabaltzea Euskal Herrian eta hurrengo urteetarako erronkak aurrera ateratzea". Hala, gaurko ekitaldiarekin pozik agertu dira antolatzaileak eta hurrengo urteetan lasterketa finkatzea gurako lukete eta kooperatiba gehiago batzea egitasmora.

Erlazionatuak

'Batu taupadara!' kros solidarioa

Mirari Altube Arrese 2015 uzt 05 Aretxabaleta

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak