Jaietan kontuz poltsekin, diru-zorroekin eta telefono mugikorrekin

Larraitz Zeberio Lekuona 2015ko eka. 23a, 09:36

Arrasateko udaltzaingotik ohartarazi dute jende pilaketa handietan lapurreta arretaz ibiltzeko. Lapurretak antzeman dituzte eta gutxieneko prebentzio neurriak hartzea gomendatu dute.

Bergarako jaietan 40 bat diru-zorro agertu dira bazterretan botata. Hutsik, noski.

Denuntzia kopuruak ez du gora egin, baina bai udaltzaingoak bai ertzaintzak argi dute lapurretak egon direla. Lapurrak adi ibili dira eta pentsatzekoa da adi jarraituko dutela aurrerantzean ere.

Arretaz ibiltzeko ohar honen helburua ez da herritarren artean alarma piztea baina bai gutxieneko neurri batzuk hartzearen garrantziaz ohartaraztea.

Arrasateko udaltzaingo burua den Iñaki Arriaranek adierazi duenez: "Kontuan hartuta Bergarako jaietan ikusitakoa esango nuke komenigarria dela tabernetan bai poltsak bai jaka ez alde batean utzi eta ahaztu horiekin. Ikusi denez jendea adi dago eta Bergaran esaterako gertatu dira 30-40 bat lapurreta modu horretan"

Lapurrek batez ere diru-zorroak eta telefono mugikorrak aukeratzen dituzte lapurtzeko. Ia konturatu gabe ebasten dituzte eta jende aglomerazio handiak baliatzen dituzte horretarako.

Ezusteak saihesteko ezinbestekoa da nork bere neurriak hartzea.

Komeni da poltsak itxita eta aurreko aldean eramatea. Zergatik? Ikusi ditugu kasuak non kutter bat erabilik poltsa azpitik zulatu duten barrukoa eskuratzeko. Bestalde, horrelako jende pilaketak daudenean diru-zorroak praketako atzeko poltsikoan eramatea ez da gomendagarria. Lapurretak saihesteko ahalegindu aurreko poltsikoetan eramatea", dio Arriaranek.

Arrasateko udaltzainek arreta berezia ipiniko dute sanjoan jaiotan eta oinezko bi patruila ibiliko dira erdigunean. Eta azpimarratu dute garrantzitsua dela denuntzia ipintzea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak