Baldintzak betez gero GBCn gustura jarraituko lukeela adierazi du Jaume Ponsernauk Bergaran

Julen Iriondo 2015ko eka. 17a, 15:40

Aurtengo denboraldian Gipuzkoa Basketeko entrenatzaile izan den Jaume Ponsarnauk hitzaldia egin zuen atzo, Bergara Kirol Elkarteko saskibaloi sailak gonbidatuta. Bere ibilbideaz eta aldagela baten kudeaketaren gakoez jardun zuen, besteak beste, eta adi entzun zioten Irizar jauregiko aretoa bete zuten lagunek.

Hitzaldian ere gogora ekarri zuen bezala, mailari eustea euren esku eduki arren, azken jardunaldian Zaragozan galdu eta Manresak Real Madrilen kantxan irabazita, maila galdu zuen Gipuzkoa Basketek. Hala ere, eta hobetu beharrekoak aitortu arren, denboraldian bai berak bai taldeak lan ona egin dutela adierazi zuen taldea zuzendu duen Jaume Ponsarnauk.

Orain, Burgosek maila igoera lortu baina ACBn aritzeko baldintzak ezin bete izanagatik, gorengo mailan jarraitzeko aukera du Gipuzkoa Basketek. Ponsarnauk zioen, baina, ezin dela edozein modutan izan, ez aurten bezala. Baldintzak betez gero, taldean jarraitzeko prest legoke Ponsarnau.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak