Hamar edizio egin dituztela ospatzeko pilotu mordoa Udanan

Xabier Urtzelai 2015ko eka. 12a, 10:00
Iazko igoeran, ikusleak lasterketa jarraitzen.

Udanako 10. edizioak erakutsiko du lasterketa osasuntsu dagoela, pilotu mordoa animatu da-eta lasterketan parte hartzera: "Iaz baino sei edo zazpi auto gehiago izango dira, harrera ona izan du aurtengo edizioak", dio antolatzaile taldeko ordezkari Sergio Gil-ek. 

Monoplazetan Aitor Zabaleta izango da faboritoa, "Baina zorua bustita baldin badago gainean izango ditu Iraola, Gardoki edota Nogueiras moduko pilotuak, CM autoekin". Eta turismotan, berriz, Euskal Herriko pilotuekin batera lehiatuko dira Galiziako txapeldun Manuel Senra (Peugeot 306 Maxi Kitcar), edota Kantabriako Manuel Cobo (Nissan GTR).

7 urtez lasterketa antolatzen 

Udanako Igoerak 10 edizio beteko ditu, eta azken zazpi edizioak Udanako Motor Taldekoen eskutik iritsi dira: "Lehenengo edizioak Bergarako Gorla Racing taldekoek eta Azpeitiko Lagun Arteakoek antolatu zituzten. Buruz nabil, baina 1998-2000 urte artean antolatu zituzten lehenengo bi edizio horiek". Ondoren beste edizio bat egin zen solte [2004], eta 2009az geroztik Udana Motor Taldeak antolatzen du proba: "Urte hauetan denetariko momentuak egon dira, oso onak eta ez horren onak. Txarrena 2011. urtean izandako istripuan bizi izan genuen, baina aurrera egiten dugu, biziraun zelanbait esatearren, eta ez da gutxi", dio umorez Gil-ek. 

Albert Llovera pilotu elbarriaren berbaldia, gaur, egubakoitza

Lasterketaren urteurrenaren harira, antolatzaileek hainbat hitzordu antolatu dituzte aste barrurako. Hala, gaur, egubakoitza, Santa Anan (19:30) Munduko Rally Txapelketan eta Dakarrean ibili den Albert Llovera pilotuaren berbaldia izango da. Llovera eski istripu batean geratu zen elbarri, eta bere esperientzia kontatuko du. Zelan egin zion aurre egoerari, zelan iritsi zen autoen mundura, etab.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak