Birziklapenean oinarritutako bi proiektu aurkeztu dizkiete Candyko langile ohiei

Ubane Madera 2015ko eka. 5a, 14:04

Talde bat frantziarra da, eta birziklatutako materialarekin, tetrapackarekin, hiri altzariak egiten dituzte. Eta bigarren proiektuaren atzean, berriz, herriko ekintzaile talde bat dago, refabrikazioan (birziklatutako piezak berriro fabrikatzen) aritzen direnak. Bi proiektuen artean 60-65 bat langile beharko lituzkete.

Hain justu ere, talde frantsesak urtebeteko epean 40 bat langile inguru beharko lituzkeela azaldu diete Candyko langile ohiei goizean egindako batzarrean, eta balitekeela gaur egun Candyk Bergaran dituen instalazioen beharra izatea.

Herriko ekintzaile taldeari dagokionez, berriz, autoetako piezen refabrikazioa da talde horrek proposatutako jarduera industriala. Goienako iturriek jakinarazitakoaren arabera, nahiko aurreratuta dagoen egitasmoa da hori, eraikin handiaren beharra duena, horregatik ez die balio Candyko gaur egungo instalazioek. Beraz, kokalekua legoke zalantzan.

Bigarren proiektu horretarako 20-25 bat langile beharko lituzkete urtebete edo urtebete eta erdian.

15 egun barru

Gaurtik aurrera enpresa batzordea jasotako dokumentazioa aztertzen hasiko da, eta 15 egun barru beste bilera izango dute azaltzen diren kezkak eta  zalantzak argitzeko, eta ondoren erabaki bat hartzeko.

Bi proiektu horiek Foru Aldundiaren eskutik azalduak izan dira eta elkarren artean zerikusirik ez dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak