Bergara Hiria XXXI. argazki lehiaketa

2013ko edizioko argazkia

Ariztondo Argazkizale Elkarteak antolatuta, Bergarako Udalaren laguntzarekin. Lanak aurkezteko epea ekainaren 10era arte egongo da zabalik.

Lehiaketako gaia librea da eta Argizaiola Lehiaketako sailkapenerako baliagarria da.

Zuri-beltzeko edo koloretako argazkiak aurkeztu daitezke eta parte hartzaileak, gehienez, modalitate bakoitzetik lau aurkeztu ahal izango ditu. Lanak 40x50 cm neurriko kartulinan aurkeztu behar dira.

Bakoitzaren atzealdean argazkiaren izenburua, egilearen izen-abizenak, bizilekua, telefonoa eta, hala balitz, partaide den Argazki Elkartearen izena ipini behar dira.

Onarpen epea 2015eko ekainaren 10ean amaitzen da eta erabakia ekainaren 13an hartuko da. Lehiketako antolatzaileek izendatuko dute epaimahaia eta beraien erabakia aldaezina izango da.

Sari banaketa eta argazkiak ikusgai Aroztegi aretoan

Aurkeztutako argazkien artean aukeratutakoak, ekainaren 19tik 28ra bitartean Aroztegi aretoan egongo dira ikusgai. Ordutegia honakoa izango da: astelehenetik egubakoitzera 18:00-20:30, zapatutan 12:00-14:00 eta 18:00-20:30, eta domeka eta jaiegunetan 12:00-14:00.

Erakusketako lehen egunean sari banaketa egingo da Aroztegin bertan arratsaldeko 20:00etan.

Argazki Lehiaketako oinarriak ikusteko, egin klik hemen.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.