San Juanetako tenis txapelketa gertu dauka AKE Tenis taldeak

Xabier Urtzelai 2015ko mai. 24a, 13:15
LEKeko gaztetxoak bigarren sailkatu dira.

Dagoeneko zabalik dago izenemate epea AKE Tenis taldea San Juanetarako prestatzen dabilen txapelketarako. Bi asteburutan jokatuko dute txapelketa hori, eta guztiendako irekita dago. Bestalde, Arrasateko taldeak VNRC txapelketan mailaz igotzeko aukera galdu du asteburuan, azken jardunaldian 4-3 galdu ostean: "Baina ederto ibili gara, eta datorren urtean ostera ere ahaleginduko gara", adierazi dute klubetik. 

Ekainaren 13-14ko eta 20-21eko asteburuetan jokatuko dituzte San Juanetako tenis txapelketako kanporaketa partiduak. Beti bezala, edozeinek hartu dezake parte txapelketan, adin guztietara dago-eta zabalik. Emakumezkoei zuzendutako txapelketa ere izango dute. Izena emateko idatzi ake.tenis@gmail.com helbidera telefonoa eta izen abizenak emanez.

Ezin mailaz igo

Bestalde, asteburuan Logroñon izan dira Arrasateko ordezkariak, CRAVN txapelketako azken jardunaldia jokatze. Eta han batutako emaitzaren ondoren (4-3) Arrasatek ezingo du mailaz igo. Albiste pozgarria, baina, Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketatik iritsi da, Leintz Eskola Kiroleko infantilen taldea bigarren geratu delako. 

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak