Filmetako musikaren sekretuak argitu ditu Gorka Cornejok Huhezineman

Jagoba Domingo 2015ko api. 30a, 15:38

Gorka Cornejo zinegile donostiarrak, ‘Musika Zineman’ hitzaldia eskeini zuen Aretxabaletako Arkupen. Huhezinema jaialdiaren barne, musikak filmetan duen garrantzia aztertu zuen hainbat ikaslerekin eta agerikoak diruditen arren, hainbat sekretu eta trikimailu argitu zituen.

Huhezinemaren zortzigarren edizioa amaiera jotzear dago eta gaur izango da egun handia; sail ofizialeko proiekzioak eta sari banaketa. Hala ere, atzo gogotik disfrutatu zuten zinemazaleek Aretxabaletako Arkupe kultur etxean. Gorka Cornejo zinegile donostiarrak Musika zineman hitzaldia eskaini zien ikasleei, eta askotan agerikoa ez den elementuaren garrantzia argi utzi zuen zine zuzendari gazteak.

Ikusleari ideiak eta emozioak helarazteko tresna ezinbestekoa da musika, eta zuzendari askok ondo baino hobeto dakite hori. Hainbat adibideri esker, ikasle eta kasu honetan ikus-entzuleei, irudi sekuentzia berdinak musika eta soinu ezberdinekin izan ditzakeen esanahi ezberdinak erakutsi zuen Cornejok.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak