'Geroa sortuz' futbol campusean izena emateko epea zabaldu dute

Mirari Altube Arrese 2015ko api. 27a, 09:51
Mutikoak entrenatzen iaz Gorka Valleren begiradapean.

Bosgarren urtez antolatuko du UDAk Geroa sortuz udako futbol campusa 2003 eta 2006 artean jaiotako neska-mutikoendako. Begirale adituek eta esperientziadunek gidatuko dute campusa beste behin eta ekintza mordoa iragarri dituzte, hainbat kirol jarduera eta Zubietara eta Anoetara irteerak, beste batzuen artean. Izena emateko azken eguna maiatzaren 22a da.

"Berrikuntza batzuk izango ditu campusak aurten, baina funtsezko kontuetan ez da larregi aldatuko", jakinarazi dute antolatzaileek.

Bi txanda egingo dituzte.

  • Ekainaren 29tik uztailaren 3ra, 2005ean eta 2006ean jaiotako neska-mutikoek hartuko dute parte (benjaminak).
  • Uztailaren 6tik 10era bitartean 2003ean eta 2004an jaiotako neska-mutikoek hartuko dute parte (kimuak edo alebinak).

Entrenatzaile eta monitore kualifikatuak eta esperientziadunak izango dituzte bidelagun neska-mutiko horiek. Hona:

  • Igor Arenaza: UDAko kirol zuzendaria
  • Gorka Valle: UDAko futbol entrenatzailea, SHEE (Soin Hezkuntzako Euskal Erakundea, IVEF) lizentziaduna
  • Jokin Badillo: UDAko futbol entrenatzailea, SHEE (Soin Hezkuntzako Euskal Erakundea, IVEF) lizentziaduna
  • Beñat Etxabe: UDAko futbol entrenatzailea, SHEE (Soin Hezkuntzako Euskal Erakundea, IVEF) lizentziaduna
  • Erik Badillo: UDAko futbol entrenatzailea, kirol magisteritzan graduatua

Ekintzak

"Parte hartzaileek inoiz ahaztuko ez dituzten esperientziak biziko dituzte! Futbola oinarritzat harturik, neska eta mutil guztiek egun osoan zehar jarduera desberdinak burutuko dituzte", diote antolatzaileek. Beste batzuen artean honakoak egingo dituzte:

  • Futbol teknifikazioa
  • Zubietan entrenamendua eta Anoetara txangoa
  • Hainbat kirol jarduera: mendi irteera, olinpiadak, igeriketa…
  • Real Sociedadeko jokalarien bisita
  • Adimen emozionala lantzeko ekintzak
  • Beste hainbat jarduera eta ezusteko


Futbol entrenamenduak Aretxabaletako Ibarra futbol zelaian egingo dituzte eta inguruko txokoak erabiliko dituzte gainerako ekintzetarako: Herriko Plaza, Iturrigorri frontoia, Otala Zelai, Urkulu, kiroldegia…

Izenematea zabalik

Izena emateko gertatu duten eskaera-inprimakia bete eta bidali behar da honako helbidera: geroasortuzkanpusa@hotmail.com. Inguruko futbol eskoletan ere banatu dute inprimaki hori eta Aretxabaletako Ibarra futbol zelaira eraman beharko da eta eman Gorka Valleri edo Igor Arenazari.

Horren kostua da 210 euro, eta La Caixako honako kontu korrontean egin beharko da ordainketa: 2100.2414.14.0100315114. Kontzeptuan umearen izen-abizenak jarri behar dira.

Izenemate inprimakiarekin batera ordainketa agiria ere eman beharko da.

Txanda bakoitzean 60 haurrendako dago lekua eta izenemate ordena errespetatuko dutela jakinarazi dute antolatzaileek. Azken eguna maiatzaren 22a da.

Edozein zalantza izanez gero antolatzaileek honako helbidera idazteko esan dute: geroasortuzkanpusa@hotmail.com. Argibideak emateko bilera bat egingo dutela iragarri dute, baina eguna eta ordua zehazteko dituzte oraindik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak