'Ostegun Bidaiariak': bidaiak aitzakia hartuta kontu-kontari jarduteko deia

Mirari Altube Arrese 2015ko api. 27a, 08:00
Sri Lankaren gaineko emanaldia iaz.

Ostegun Bidaiariak lehiaketa deitu du hirugarren aldiz Aretxabaletako Udalak. Herriko taberna batean azken bost urteotan egindako bidaia baten berri emango dute parte hartzaileek. Debagoienean jaio edo bizi den edonork har dezake eta izenemate epea zabalik dago maiatzaren 15a bitartean.

"Ekimenaren helburua da bidaietan izandako esperientziak konpartitzea diaporamen bitartez, eta aurreko urteetako arrakasta ikusita berriro deitu dugu", jakinarazi du Maider Etxanizek, Udaleko Gazteria Zerbitzuko teknikariak.

Diaporama emanaldiak herriko tabernetan izango dira, euskaraz eta 30 eta 60 minutu artean iraungo dute. Hona egunak: maiatzak 28 eta ekainak 4, 11 eta 18. Irabazlea ikusleek hautatuko dute bozka bidez.

Izenematea zabalik

Debagoienean jaio edo bizi den edonork har dezake parte lehiaketan, banaka zein taldeka. Gehienez lau parte-hartzaile izango dira. Hori horrela, izena emandakoen artean egokienak aukeratuko dituzte antolatzaileek. Horretarako argazki batzuk aurkeztu beharko dira laburpentxo batekin batera izena ematerakoan.

Izenemate epea zabalik dago maiatzaren 15a bitartean. Hona bideak: gazteria@aretxabaleta.eus edo 943 71 18 62. Kontalari guztiek jasoko dute 50 euro eta irabazleak –ikusleen boto gehien jasotzen dituenak– beste 100 euro.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak