Bergarako gazte bat hil da auto istripuz, AP1 autobidean, Legutio parean

Xabier Urzelai 2015ko api. 19a, 13:55

Goizeko bederatzietan izan da ezbeharra, 33 urteko gazte bergarar batek gidatzen zuen Citroen C4 autoa errepidetik irten ondoren irauli egin denean. AP1 errepidean izan da ezbeharra, Legutio parean, eta autoa Eibarko noranzkoan zihoan. Ertzain eta osasun zerbitzuak istripuaren lekura bertaratu badira ere, ezin izan dute gidariaren bizitzaren alde ezer egin. Pertsona bakarra zihoan auto barruan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak