Trajez jantzita, eta kamioi gainean, ospatuko dute ARTko mutilek ligako txapeldun direla

Xabier Urtzelai 2015ko api. 16a, 06:00
Taldeko kapitain Jabo, taldekideez inguratuta, partidu amaieran.

Berdegunean tramite hutseko bi partidu geratzen zaizkio ligako txapeldun Arrasate Errugbi taldeari. Baina, ospakizunetarako hitzordu aproposak dira, zuri-moreek joan den astean lortu zuten-eta matematikoki liga irabaztea. Trajez jantzita joango dira bihar Gasteizera, eta datorren astean taldeko babesleari kamioia hartuko diote, duela bi hamarkada egindako erretratu bat errepikatzeko.

"Azken bospasei urteotan ez dugu Gasteizen jokatu, baina lehenago Gaztediren kontrako partiduetara trajez joaten ginen, eta ohitura hori errekuperatuko dugu. Aspaldikoa da ohitura hori, seguru norbaiti okurritu zitzaiola, eta ohitura bilakatu zen", diosku Xabier Gardoki Jabo-k, taldeko kapitainak. 

Zapatuan bertan, partidu ostean (16:00) Gasteizko lagun baten elkartean afalduko dute: "Eta parrandan geratuko gara batzuk, seguru", baina benetako ospakizunak astebetez itxaron beharko du: "Ligako azken partidua Iruñeako La Unicaren kontra daukagu [apirilak 15]. Hor ere ez dugu ezer jokoan izango, 12:00etan izango da norgehiagoka, eta ondoren hasiko dira ospakizunak".

Kamioi eta guzti 

Konfirmatuta dago egun horretarako, Kanpanzar Harrobiak enpresakoei –urtetan taldeko babeslea– kamioia eskatuko dietela. Hala, duela bi hamarkada jasotako irudia errekuperatuko da, 1995-1996 denboraldian orduko Kobateko kamioiaz egin zutelako talde argazkia Garagartzan –denboraldi hasiera zen: "Asmoa liga irabazi izana ondo ospatzea da, baina badu aldarrikapenetik apur bat, herrian errugbi talde bat dagoela erakustea. Hala, zuzendaritzak datorren urterako baloi berriak erostea erabaki du, eta erabilita daudenak herritarren artean banatuko ditugu ospakizun egunean". Hala, kalean bakarrik ez, Mojategin ere zaleen berotasuna eskertuko dute.

Argazkia, eta informazio gehiago: www.arrasaterugby

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak