Eguaztenean inauguratuko dute GI-632 errepideko Urretxu-Antzuola tartea

Julen Iriondo 2015ko mar. 24a, 11:56
Deskargako lanak, duela hilabete.

11:00etan izango da inaugurazio-ekitaldia, eta Martin Garitanok –diputatu nagusia– eta Larraitz Ugartek –Mugikortasuneko eta Bide Azpiegituretako diputatua– parte hartuko dute. Deskargako gaina gainditzea ahalbidetuko du Urretxu-Antzuola tarteak.

Antzuola eta Bergara arteko tarteari dagokionez, aldiz, lanen kontratua eten egingo dutela esan zuten Diputaziotik duela hilabete pasatxo, "arazo geoteknikoak" argudiatuta. Proiektu "egokiagoa" landuko dutela azaldu zuten eta, hori onartu eta esleitu ondoren, urte bukaeran lanak berriro hasteko moduan izatea espero dutela gaineratu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak