Iñigo Elosegi bizkaitarrak irabazi du Uzarragako Igoera

Zierbenakoarentzat izan da Antzuolan junior mailako lasterketaren 41. edizioa. Helmugatik 300 metrora erasoa jo eta 11 segundo atera dizkio bigarrenari. Julen Umerez oñatiarra izan da debagoiendar onena, 12. sailkatuta.

Tropelari aurrea hartu eta buruan taldetxoa osatzeko hainbat saiakeraren ostean, Oñatitik bueltan –aurrez beste bi joan-etorri egin dituzte Zubillagatik–, zazpi lagunek egin dute ihes Bergarako saihesbide bukaeran. Hor zihoazen Lokatza Bolintxo taldeko Mikel Arregi antzuolarra –Aritz Kortabarria zen herriko beste ziklista– eta Ulmako Xabi Murgiondo oñatiarra.

Taldetxo honetatik urrunen iritxi den txirrindularia, Atracciones Sanz taldeko Unai Orbea, baina, Uzarragarako azken maldetan harrapatu dute. Iñigo Elosegik erasoa jo eta inork ez dio jarraitu. Bigarren San Justo taldeko Angel Coterillo izan da, eta hirugarren Iñigo Landaluze, Baque taldekoa.

Julen Umerezek 37 segundo galdu ditu helmugan, eta Mikel Arregik jaso du antzuolar onenaren saria. Taldekako sailkapenean Baque izan da onena.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.