"Jarrera xenofobo eta arrazistak identifikatu eta salatu" beharra aldarrikatu dute Arrasaten

Martxoaren 21a Arrazakeriaren eta Xenofobiaren kontrako Nazioarteko Eguna dela-eta, Arrasateko Bildu, EAJ, PSE-EE eta Aralarren udal taldeek Herri anitza, herri aberatsa izeneko adierazpena plazaratu dute elkarrekin.

Hauek dira adierazpenak jasotzen dituen puntuak:

1. Herrian bizi diren pertsona guztiak dira herritarrak, edonon jaioak direla ere.

2. Herritar guztiok izan behar ditugu eskubide eta betebehar berberak. Eta horretarako lanketa bat egingo da.

a) Pertsona guztien eskubideak bermatzeko.

b) Aukera berdintasuna bermatzeko.

c) Ezberdin izateko eskubidea bermatzeko.

3. Jarrera xenofobo eta arrazistak identifikatu eta salatuko dira.

4. Jendarte kohesionatu eta justu bat eraiki behar da, lehian baino elkartasunean oinarritutakoa, eta aniztasuna beldurrez eta gatazka iturri bezala hartu beharrean, aberastasun iturri bezala hartuko duena.

5. Bide horretan elkarbizitza da gakoa. Horretarako, beharrezkoa da elkar-ezagutza eta elkar-aitortza aitortzea.

6. Herrian dagoen kultura eta hizkuntza aniztasuna aberasgarria da herriarentzat, eta, horiek babestu eta indartzeko lanketa egingo da, betiere, euskara kohesio eta komunikazio hizkuntza bezala aitortuz.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.